Paraje Altxur Diseminado - 31869 - Etxaleku - Navarra

Zer egin. Jarduerak, ibilbideak, bisitaldiak, eta abar.

Kokapena

Imoz harana, non gauden, “turistikoki” gutxi ustiatu den leku bat da, Iruñatik gertu dagoen eta gidetan agertzen ez den lekua. Harana zazpi herriz osatuta dago: Eraso, Goldaratz, Latasa, Muskitz, Oskotz, Urritza, Zarrantz eta Etxaleku, Haranaren hiriburua eta Udala non dagoen. Haranari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu bere web orria.

Etxaleku Iruñatik 30 minutura dago autoz eta Donostiatik 45 minutura. Ulzamako haranaren Hego-mendebaldean gaude, Basaburua bi haraneen artean dago eta Jauntsarasan bi haritz monumentalen ale harrigarri daude bisitatzea merezi dutenak, Etxalekutik 5 minutura daude.

Jauntsarasako haritz monumentaletako bat
Jauntsarasako haritz monumentaletako bat. Argazkia Alfonso Ferrer-en eskutik

Ibilbideak

Berriki, Imoz Nordic Walking zentroaren sarean sartu da, eskualdean ibilaldirako hainbat ibilbide markatuak dituena marcha nordikoa praktikatzeko. Mapak deskargatu eta ibilbide hauek hobeto ezagutu nahi badituzu, Nordic Walking Zentroen Sarearen webgunea bisitatu besterik ez duzu egin behar.

Ibilaldi labur eta erraza nahi baduzu, Haritz Monumentalen bidea egin dezakezu, bi kilometroko bidea desnibela gabe, bi aleak lotzen dituena.

Plazaolako bide berdea. Bide honek Iruña eta Donostia lotzen zituen antzinako trenaren ibilbide bera egiten du, 1914an bidaiari tren bihurtutako meatze trena. Bide honen eta inguruko jarduera guztien puntu nagusia Lekunberrin dago, eta Plazaolako partzuergoa da aktiboki kudeatzen duena. Bide berdeak Latasa zeharkatzen du, Etxalekutik 8 kilometrora, estalpeko pilotalekuaren ondoan Biltegia aurkituko duzu, berriki birgaituta dagoen tren geltoki zaharra jatetxe bihurtua, produktu ekologikoen denda txikia duena, non bizikleta alokatu edo zurea konpondu ere egin dezakezun, tailerra baitute.

Ibilbide eta jarduera eskaintza osoa ezagutu nahi baduzu, gonbidatzen zaitugu haien Plazaola.org webgunea bisitatzera

Ibilbide eta jarduera eskaintza osoa ezagutu nahi baduzu, gonbidatzen zaitugu haien Plazaola.org webgunea bisitatzera

Zaldiz

Zaldiz egiteko ibilbideak daude. Bai ibilbide zirkularrak; Etxaleku irteera eta helmuga puntu gisa, bai Lekunberrira edo Ulzamako Haranera iristen diren ibilbideak. Egun batekoak edo hainbat egunetakoak izan daitezke. Zure zaldiarekin bisitatzea interesatzen bazaizu, boxak eta paddockak ditugu zure animaliaren tzat.

Ez badakizu jarduera hau baina probatu nahi duzu edo zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.